• Diseinu berriak  

    2008-08-27 07:19

    mintzakide - tafalla

    2008-2009 ikasturteko kartel eta triptikoen diseinuak prest ditugu eta hurrengo egunetan zehar jasoko ditugu. Kartela Kukuxumusu marrazki fabrikan egin dute eta beste behin ere oso fin aritu dira diseinu lanetan. Mila esker Amaia diseinatzaileari eta Komunikazio Departamentuko Edurneri.




    Mintzakiden izena emateko datak: Urriak 1-Urriak 20.

    Mintzakiden izena emateko tokiak:

    • Antsoain: Euskararen Aldeko Patronatua.
    • Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Atarrabia: Karrikaluze elkartea.
    • Barañain: Sahats euskaltegia.
    • Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Burlata: Zaldualde Euskaltegia.
    • Iruñea: Karrikiri elkartea eta  Arturo Campion, Iruñezar, eta Irrintzi euskaltegiak.
    • Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Uharte: Zubiarte euskaltegia.
    • Zizur: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Orkoien, Oltzako Zendea, Etxauri, Bidaurreta: Udaleko Euskara Zerbitzua.
  • Maiatzeko jarduerak martxan!  

    2008-08-19 14:18

    SENDI Proiektuan martxan ditugu maiatzeko tailer, ikastaro eta irteerak. 9 jarduera izango dira guztira Getxoko hainbat ikastetxe eta elkartetan egingo ditugu eta ume eta guraso guzti-guztientzat dira. Animatu eta izena eman! Horretarako gure zenbakiak: 685 73 29 63 eta 94 491 4357, gure posta elektronikoa: sendigetxo@yahoo.com eta gure helbidea Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa, 48991 Getxo.

    Sendiren jarduerak maiatzean

    Actividades SENDI en mayo

    dantza ikastaroa: Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Berdintasuna elkartearekin antolatu dugu tailer hau. Zuen seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri!

    Noiz: maiatzak 10, larunbata + 11:30-13:00 eta
    maiatzak 11, igandea + 17:30-19:00
    Non: Aldai Patronatuan, Algorta
    Matrikula: ikastaroa doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 9ra arte
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    Dantza tailerreko argazkietan denok saltoka agertzen gara!!

    pizza tailerra: Pizza bikainak prestatu eta meriendatuko ditugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin sukaldari gazte biren laguntzaz. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira.

    Noiz: maiatzak 14, asteazkena + 18:00-19:30
    Non: Bidebitarte txokoa, Sarrikobaso kalea 3, behea, Algorta
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 12ra arte
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    arte tailerra: Gurasoak eta ume txikiak (3-5 urte) elkarrekin, ura eta uretako animaliei buruz hitz egingo dugu artelanen bidez eta horren ostean akuario-murala egingo dugu guztion artean. Oso tailer egokia txikienak artera hurbiltzeko eta ondo pasatzeko.

    Noiz: maiatzak 14, asteazkena + 17:00-18:30
    Non: Zubileta ikastetxea
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 9ra arte
    Begirale zerbitzua: 3 urtetik beherako umeentzat

    kirol jolasak: Korrika egin, ondo pasa eta izerditan bukatzeko saioa! Gurasoek eta umeek (4-6 urte) elkarrekin egiteko hainbat jolas, giro ezin hobean eta euskaraz.

    Noiz: maiatzak 16, ostirala + 17:30-18:30
    Non: Gobela ikastolako gimnasioa, Neguri
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 7ra arte
    Begirale zerbitzua: 4 urtetik beherako umeentzat

    musika jaialdia: Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko kideek gidatuta, euskal kantak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak (3urtetik aurrera). Jaialdia euskaraz da baina gutxi dakitenek ere parte hartu dezakete!

    Noiz: maiatzak 16, ostirala + 17:00-18:15
    Non: San Inazio ikastetxeko gimnasioan
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 14ra arte
    Begirale zerbitzua: 3 urtetik beherako umeentzat

    txokolate tailerra: Txokolatezko postre erraz eta polita prestatzen ikasiko dugu. Denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

    Noiz: maiatzak 21, asteazkena + 17:30-18:45
    Non: zehaztu barik
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 19ra arte
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    soinu-jostailu tailerra: Nagusi eta umeentzako tailer honetan musika egiteko garai bateko jostailuak sortu eta jotzen ikasiko dugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin, musika eta erritmo giroan ederto pasatuko dugu! Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

    Noiz: maiatzak 27, asteartea + 17:00-18:30
    Non: Romoko ikastetxea
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 23ra arte
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    sukaldaritza tailerra: Bi etxekoandre jatorren eskutik plater gozoak eta errazak prestatzen ikasiko dugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. 5 urtetik gorako ume euskaldunentzat.

    Noiz: maiatzak 28, asteazkena + 17:30-18:45
    Non: Zabala ikastetxeko jantokian, Algorta
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 26ra arte
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    pobaleko burdinolara bisita: Egun pasa egingo dugu familia giroan Meatzaldeko txoko honetan. Pobaleko burdinola zaharra ezagutuko dugu eta inguruetan bazkaldu eta jolastuko dugu. Euskaraz bizitzeko egun aparta!

    Noiz: maiatzaren 31, larunbata + 10:00
    Non: Fadura kiroldegiko parkina
    Irteera doan izango da
    Izena emateko epea: maiatzaren 28ra arte

  • Maiatzean eta ikasturtean zehar ibili zaretenoi: MILA ESKER!  

    2008-08-19 14:18

    Maiatzean zehar SENDI Egitasmoak 10 jarduera antolatu ditu: dantzak, txokolatea, janaria, pizza, artea, musika, soinu-jostailuak, kirol-jolasak, eta burdinolara bisita. Ume eta guraso asko egon zarete parte hartzen eta antolatzen. ESKERRIK ASKO DENOI eta datorren ikasturtera arte. Ederto pasa dugu zuekin euskaraz. Datorren kurtsoan, tailer berrietan pentsatzen ari gara, proposamenak badituzue, badakizue ongietorriak izango direla.

    Hementxe dituzue argazkiak eta nahi duzuenerako hemen gauzkazue.

     zabalako sukaldaritza tailerra

     romoko soinu-jostailuen tailerra

     san nikolaseko txokolate tailerra

     san ignazioko musika jaialdia

     gobelako kirol-jolasak

     zubiletako arte tailerrak

     euskal dantzak aldain

     pizza tailerra bidebitarte txokoan

     muskizko pobaleko burdinolan bisita

  • Azaroko jarduerak  

    2008-08-19 14:18

    Azaroan 7 jarduera prestatu genituen, kolore guztietakoak: hitzaldiak, tailerrak, irteerak, ikastaroak, etab. Horietan dantza egin dugu, kantatu, postre goxoak prestatu, musika tresnak egin eta jo, ondo pasa...eta dena euskaraz eta denok elkarrekin, Getxoko amak, aitak eta umeak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta adi egon, otsailean beste jarduera sorta bat egongo da eta!

    En el proyecto SENDI, organizado por la asociación EGIZU y con la ayuda del Ayuntamiento de Getxo, los centros escolares y las AMPA, a lo largo de noviembre hemos organizado 7 actividades en Algorta, Gobela, Areeta y Romo para todos los gustos. Han participado más de 200 personas bailando, cantando, cocinando, o tocando instrumentos musicales. Las familias han disfrutado con las actividades en euskera, todos juntos, madres, padres y niños y niñas, cada uno con su nivel de euskera, pero pasándolo bien. ¡En febrero, más y mejor!

    Jardueren argazkiak eta bideoak ikusteko, hemen:

    Areetan egindako soinu tailerra

    Algortako Bidebitarte txokoan egindako gozogintza tailerra:

    Gobela Ikastolan egindako euskal kanten jaialdia:

    tyle="text-align:center">

  • Otsaileko jarduerak prest!  

    2008-08-19 14:18

    SENDIn baditugu prest otsaileko tailer, ikastaro eta irteerak. 7 jarduera izango dira guztira Getxoko hainbat ikastetxe eta elkartetan egingo ditugu eta ume eta guraso guzti-guztientzat dira. Animatu eta izena eman! Horretarako gure zenbakiak: 685 73 29 63 eta 94 491 4357, gure posta elektronikoa: sendigetxo@yahoo.com eta gure helbidea Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa, 48991 Getxo.



    txokolate tailerra


    Txokolatezko postre erraz eta polita prestatzen ikasiko dugu. Denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

    Noiz: otsailak 13, asteazkena + 17:30-18:45
    Non: Itxas Argiako egoitza, Iturribide 24 behea, Getxo.
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: otsailak 11
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    dantza ikastaroa

    Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Zuen seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri!

    Noiz: otsailak 15, 22 & 29, ostiralak + 17:30-18:45
    Non: San Nikolas ikastola, Algorta
    Matrikula: 10 € familia bakoitzeko
    Izena emateko epea: otsailak 13
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    pizza tailerra

    Pizza bikainak prestatu eta meriendatuko ditugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin sukaldari gazte biren laguntzaz. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira.

    Noiz: otsailak 27, asteazkena + 18:00-19:30
    Non: Bidebitarte txokoa, Sarrikobaso kalea 3, behea, Algorta
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: otsailak 25
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    musika jaialdia

    Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko kideek gidatuta, euskal kantak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Umeen adinaren arabera bi saio egingo ditugu.

    Noiz: otsailak 22 (3-5 urtekoentzat) eta otsailak 29 (6-8 urtekoentzat) + 17:00-18:15
    Non: Romoko ikastetxeko gimnasio txikian
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: otsailaren 20ra arte
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    eski ikastaroa Getxoko familientzat

    Iraupen eski ikastaroa egingo dugu bi taldetan banatuta: hasiberriak eta esperientzidunak, denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Euskaraz bizitzeko asteburu aparta!

    Noiz: otsailak 22-24 (ostiraletik igandera arte)
    Non: Somporteko eski estazioan. Jakako Oroel hotelean 2 gauak pasako ditugu pentsio erdian.
    Eski ikastaroa: 2 ordu egunero (larunbata eta igandea)
    Matrikula: 135 € (105 € Gurasolagunentzat) Deskontu berezia familia ugarientzat.
    Izena emateko epea: otsailaren 15era arte

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    gozogintza tailerra

    Bi sukaldari gaztek postre gozoa eta erraza prestatzen irakatsiko digute guraso eta umeoi. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira.

    Noiz: otsailak 20, asteazkena + 17:30-18:45
    Non: San Nikolas ikastolako jangelan, Algorta
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: otsailak 18
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    soinu-jostailu tailerra

    Nagusi eta umeentzako tailer honetan musika egiteko garai bateko jostailuak sortu eta jotzen ikasiko dugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin, musika eta erritmo giroan ederto pasatuko dugu! Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

    Noiz: otsailak 28, osteguna + 17:30-18:45
    Non: Andra Mari Ikastetxeko musika gelan, Getxo
    Matrikula: tailerra doan izango da
    Izena emateko epea: otsailak 26
    Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

    (Información en castellano: hacer click en la imagen)



    gurasolaguna

    Euskara praktikatzeko taldeak antolatu ditugu ikastetxeetan, goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera. Ordutegia eta lekua gurasoek beraiek aukeratzen dute. Talde bakoitzean euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak egongo dira eta 4-6 gurasok osatuko dute taldea.

    Arratsaldeetan begirale zerbitzua eskaintzen dugu umeak zaintzeko, gurasoak kafea hartzen, parkean edo patioan berbetan ari diren bitartean. Zure seme-alabak 2-12 urtekoak badira eta gutxieneko euskara maila baduzu proiektu hau zuretzat da. Animatu eta etorri gurekin!
  • Eskerrik asko denoi!  

    2008-08-19 14:18

    Amaitu berri dira SENDIren otsaileko jarduerak eta, egia esanda, oso pozik geratu gara. Txokolate tailerrean, Ainhoaren eskutik, kirikiño ezin gozoagoak prestatu genituen Itxas Argiakoen txokoan. San Nikolas ikastolan sagar erreak prestatzen irakatsi ziguten Xabik eta Iñakik. Bidebitarte txokoan (Mila esker Jose Ramón!) forma ezberdinetako pizza ederrak prestatu genituen gure 2 sukaldariekin. Dantzan ibili ginen 3 ostiraletan San Nikolasen Itxas Argiako 2 irakasleekin, eskerrik asko Maider eta Nahia. Eskiatzen ikasi genuen Somporten asteburu zoragarri batean Tolosako Iñaki eta Olatzen eskutik. Luisi esker orain badakigu musika sortzen intxaurrak eta jogurt poteak erabilita Andra Marin eta ondo baino hobeto amaitzeko, Musika jaialdia egin genuen Bizkaiko Xirula Mirulakoekin Romoko ikastetxean.

      

      

    Mila esker denoi eta maiatzean tailer eta ekintza gehiago!

  • Mintzakide: 2008-2009 ikasturtea  

    2008-08-18 07:03

    mintzakide - mintzakide


    2008-09 ikasturtea prestatzen hasi gara dagoeneko.

    Ikasturte honetan izena eman nahi duten partaide guztiek data hauetan egin beharko dute eta toki hauetan.

    Izena emateko datak: Urriaren 1etik Urriaren 20ra.

    Izena emateko tokiak:

    • Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Atarrabia: Karrikaluze elkartea.
    • Barañain: Sahats euskaltegia.
    • Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Burlata: Zaldualde Euskaltegia.
    • Iruñea: Karrikiri elkartean eta  Arturo Campion, Iruñezar, eta Irrintzi euskaltegietan.
    • Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Uharte: Zubiarte euskaltegia.
    • Zizur: Udaleko Euskara Zerbitzua.
    • Orkoien, Oltzako Zendea, Etxauri, Bidaurreta: Udaleko Euskara Zerbitzuan.  

    Bitartean ongi segi!!

  • ZAHAR BERRIK ERE IKASTURTE BUKAERA  

    2008-07-07 15:27

    zaharberri

    Uztaila hasi eta ikasturtea bukatu. Hainbatek bezala Zahar Berriko Berba lagunek ere, uda garaia eta abuztuko oporren aitzakian egunerokotasuna alde batera utziaz, iraila - urria etorri bitartean eten aldia izango dute. Gehientsuenak “opor luzeak” hartu eta kanpora jo alde, edo beste batzuk, deskantsatzeko aprobetxatuz, taldeek ere deskantsua hartu eta bueltan indarberriturik berriz ekingo diote.

    Urtean zehar izandako ekintza, lehiaketa, irteera eta ikastaroak atzean utzi ondoren, uztailean oraindik ere, elkartzeko azken parada izan dute. Neguan horren preziatua den kafe beroa alde batera utzi eta freskagarri zein pasten inguruan batu dira. Urteko gora-beheren gainean jardun, udarako planen nondik norakoak eta hurrengo ikasturterako proposamenak egiteko aukera. Baita partaide guztiei euren borondate on zein gogoa eskertu eta saritxoak banatzeko parada ezin hobea ere!

  • Uribe Kostako ipuin laburren lehiaketako irabazleak  

    2008-07-03 11:52

    egizu



    Uribe Kostako ipuin laburren I. lehiaketa antolatu dugu aurten, Irakurzaleen txokoan gabiltzanok. Irabazleak zoriondu nahi ditugu, baita parte hartzaile guztiak ere. Zuekin konpartitu nahi ditugu irabazleen lanak, pdf polit bat prestatu dugu, orain udan, hondartzara eramateko moduko lanekin.



    Uribe Kostako ipuin laburren I lehiaketako saritutako lanak
  • AMAIERA EZIN HOBEA IKASTURTEARI!  

    2008-07-03 08:12

    berriketan

    Ekainak 27an eman genion bukaera 2007/2008 ikasturteari. Ohikoa den bezala agurtzeko afari bat egin genuen.

    Afaltzera joan aurretik, Katamalo ikusten egon ginen Espoloian. Handik trago bat hartzera, eta jarraian afaltzera. 22 lagun joan ginen, Zuhaiztin afaldu genuen.

    Oso giro polita egon zen afarian!!

    ESKERRIK ASKO GUZTIOI eta HURRENGO IKASTURTERA ARTE!!

    ONDO PASA OPORRAK!!

  • San Ferminetarako proposamen batzuk.  

    2008-07-02 08:56

    mintzakide - euskara

    Hauxe izanen da blogaren azkeneko eguneraketa boladatxo batean. Honen bitartez Mintzakide osatzen dugun guztion izenean oporraldi onak eta jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Abuztuan informazio berria emanen dugu.

    Uztailaren 5ean IRUÑEAN KANTUZ eguerdiko 12etan Udaletxeko plaza, Merkaderes, Txapitela eta Gazteluko Plazan  zehar. Uztaileko Kantutegia HEMEN.
    Uztailaren 7an TAPIA ETA LETURIA Euskal Txokoan. Gauerdian.
    Uztailaren 9an ATUNJANA Zaldiko Maldiko elkarteko atarian. Antolatzailea Karrikiri Elkartea.
    Uztailaren 10ean AMAREN ALABAK Euskal Txokoan. Gauerdian.


    Uztailak 11  ESNE BELTZA Euskal Txokoan. Gauerdian.
    Uztailak 12 Anestesia Euskal Txokoan. Gauerdian.
    Uztailak 13 Raperoak Vs Bertsolariak. 23:30ean Herriko Tabernan (Karmen Kalea).

    Hauetaz gain beste hainbat eta hainbat ekitaldi izanen dira Iruñean zehar, hainbat talde eta elkarteren egoitzetan.

    Ongi pasa!!!

  • Plazaolako bide berdeetatik  

    2008-06-26 11:59

    egizu

    Getxoko Egizu eta Barakaldoko Sasiburu elkartekoak joan den asteburuan Plazaolako bide berdea egitera joan ginen. Lekunberrin hasi zen bidea, txirrindula gainean herriak, mendiak, baserriak eta tunelak atzean utzi genituen. Apurka-apurka batzuek, arinago besteek. Gogorrena errepidetik egin genuen zatia, ufff, bero izugarria. Harrigarriena, edo hobeto esanda, itogarriena Uitziko tunela izan zen, 2,7 km-ko tunel iluna, ur eta harriz betea, dena den merezi izan du.









    Mendukiloko kobazuloetan ere bisita ederra egin genuen domekan, Amaiaren gidaritzapean, benetan kobazuloko iluntasun eta doinuak sentitu ahal izan genituen. Guk ez genekien, baina koba horretan estalaktita eszentrikoak ere badaude, Pozalaguan ikusi genituen modukoak. Aralarreko bihotza, 6. kontinentea.

    Datorren bizikleta irteerarako zein proposamen duzu?
  • Ohartxoa Aranguren haraneko euskara ikasleentzat  

    2008-06-26 07:24

    mintzakide - mintzakide

    2007-2008 ikasturtean euskara ikasi duten helduentzako diru-laguntza deialdia zabaldu du Udalak. Informazioa Udaleko webgunean.

  • KURTSO AMAIERAKO AFARIA  

    2008-06-25 08:57

    berriketan

    Iada iritsi gara kurtso amaierara. Honekin batera, urtero lez, azken afaria egingo dugu, ekainaren 27an, Zuhaiztin.

    19etan elkartuko gara Plazan, trago pare bat hartu eta afaltzera joango gara!

    Afari honekin agurtuko dugu ikasturte honetako Berriketan proiektua. Irailean berriz ikusiko dugu elkar!!

    Ondo pasa.

  • Uharteko euskararen astea  

    2008-06-23 15:18

    mintzakide - mintzakide

    Aste honetan zehar Uharteko Euskararen astea ospatuko da. Beste hainbat ekitaldien artean hauek nabarmenduko ditugu:
    Ekainaren 27an, ostirala, 22:30ean Bertso Afaria Berdintasuna elkartean. Bertsolariak: Jon Elizetxe, Iñigo Otxoa eta Aritz Saragueta.
    Ekainaren 28an, larunbata, Patxi eta Konpainia 18:30ean Uharteko San Juan plazan.
    Ekainaren 29an, igandea, Uharteko Euskararen Eguna.

    Honetaz gain, ekainaren 26an, osteguna Karelean taldeak emanaldia eginen du Iruñeko Erraldoien Txokoan, arratsaldeko 20:30ean.

  • Getxoko Mintza Eguneko bideoa Koska irratiaren eskutik  

    2008-06-23 09:59

    agenda

    Mintza Eguna pasa da, zenbat denbora dena prestatzen! Bilerak, deiak, baimenak, lagun askoren lanaren fruitua izan da aurtengo Mintza Eguna. Irudi politak ez ahazteko askok argazkiak atera genituen, eta beste batzuk bideoak grabatu. Uribe Kostako Koska Irratiko kideek lan ederra egin dute eta zuekin konpartitu nahi dugu.



    Eskerrik asko batez ere Katiri, eta zorionak!
  • MINTZA EGUNA , GIRO EZIN HOBEAN  

    2008-06-17 14:27

    berriketan

    Joan den larunbatean izan zen Mintza Eguna, aurtengo honetan Getxon ospatu da.

    Eguraldia lagun izan genuen egun osoan zehar. Goizean Getxoko paraje ederrak ezagutu genituen, trikitilari eta "batukada" talde bat izan genituen giroa alaitzen.

    Metroan ere ibili ginen, izan ere, bazkaria Getxoko beste auzo baten zen, eta bertara joateko modurik egokiena metroa hartzea zen; dena prest zeukaten, bi txandatan joan ginen Areatzara.

    Bazkal ondoren "Patxi eta Konpainia" egon ziren. Jende asko animatu zen dantzara.

    Giro ezin hobean ibili ginen!!!!!

                       

                          

     

  • Mintzakide Mendi Taldearen ateraldia  

    2008-06-16 15:24

    mintzakide - mintzakide

    Ekainaren 22an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak ikasturteko azken ateraldia eginen du Okabe mendira. Hitzordua betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos). Informazio gehiago Mintzakide Mendi taldearen BLOGEAN.


    Astean zehar ekitaldi hauek egonen dira Iruñerrian:
    Ostegunean, arratsaldeko 8etan Bertso Saioa Donibaneko Baguadan.
    Ostegunerako beste proposamen bat: Josetxo Goia-Aribek "Los pendientes de la reina. Emakume baten oroimena" diskaren aurkezpena eginen du Iruñeko Erraldoien Txokoan (Descalzos kalean) arratsaldeko 20:30ean.



  • Euskaltegiko Ekintzak: Ipuin kontalari bikaina  

    2008-06-13 16:16

    zaharberri

    Astean izan genuen ipuin kontalaria, ezin hobea!!

     

    Euskal ipuin, kondaira eta mitologia mundura modu liluragarrian barneratu gintuen guztiok ere Dorok. Ez zen, barre eta algararik falta izan eta gerturatu ginenon partehartzea polita izan zen. Ez dakit, sorginkeria edo lamien lakioa, zer izan ote zen, baina Dorori adi-adi, goiz zein arratsalde magikoa pasa arazi zigun.

     

    Mila esker Doro!

    Bertan ikusitako ipuinaren bideoa ikus-entzuteko:

     

  • Bertsobalorazioa  

    2008-06-13 09:25

    berbalagunok

    Berbalagun bertsozaleak garelako hasi ginen duela 2 urte Algortako bertso eskolan, Josu Landetaren eskutik. Bertsolaritza 0tik hasita izan zen gure lehenengo pausua 2007an, ikasturte honetan, apurka apurka, aurrera joan gara, eta gaur egun esan genezake 0,5era iritsi garela! Ikasturte amaiera guztietan bezala balorazioa eskatu digu Josuk, baina ez nolanahikoa, bertsotan.

     

     

    => Gehiago irakurri!

  • Berbalagunen jai itzela etxean bertan!  

    2008-06-12 19:25

    egizu

    Iaz Donostiara, duela urte bi Iruñeara, aurten Getxoztarron txanda iritsi da! III. Mintza Eguna Getxoko berbalagunak ere antolatzen ari gara. Lan-taldeetan banatu, eginbeharrak ondo zehaztu eta aurrera aterako dugu jaia.

     

    Euskal Herri osoko berbalagunak datoz zapatu honetan Algortako Portu Zaharrera. Hamaiketan hamaiketakoa (guk geuk egina!) eta ongietorria eskainiko diegu bisitariei, baita etxekoei ere. Herriko bertsolari eta txalapartarien laguntza izango dugu, baita Guzur animatzailearena ere. Xabi Payarekin Portu zaharretik Usategiraino herriko historia eta txokoak ezagutuko ditugu. 12:30ean kalejiran irtengo gara Usategi parketik, Algortan zehar. Musikari ezberdinak arituko dira ibilbidean zehar Telletxeraino. Denok zaudete gonbidatuta goizeko jai honetara.

    Romoko Santa Eugenian herri bazkaria dugu, bazkalostean parte hartzaile guztien artean sorpresak banatuko ditugu eta Berbalagun batzuei saria emango diegu, herrietako egitasmoen alde egindako lanari eskerrik asko esateko modua, xume eta polita. 16:30ean Patxi Perez eta konpainiaren erromeriarekin mingainak bezala gorputzak ere dantzan ipiniko ditugu!

  • MORAU ETA AGOTAK GAUR IRUÑEAN  

    2008-06-12 06:34

    mintzakide

    Gaur arratsaldeko 8etan MORAU ETA AGOTAK taldearen emanaldia ikusi ahal izango dugu Iruñeko Erraldoien Txokoan, Iruñeko Udalak antolatu duen "Kantu eta Hitza" zikloaren barruan.


    Ekainaren 22an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak ikasturteko azken ateraldia eginen du Okabe mendira. Hitzordua betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).

  • Euskaltegiko Ekintza: ipuin kontalaria  

    2008-06-10 13:03

    zaharberri

    Bihar, ekainak 11, Udal Euskaltegian Doro ipuin kontalaria izango dugu. Lehenengo saioa goizeko 09:15ean izango da eta arratsaldekoa, berriz, 18:00etan.

    AEK-ko ikasleak eta baita Leintz Udal Euskaltegikoak ere gonbidatuta daude, eta dagoeneko badakigu AEK-koak etorriko direla. Beste norbaitek etorri nahi badu, aurrera. Egon seguru saio atsegina izango dela.

     

  • Mintzaeguna gero eta gertuago!!  

    2008-06-10 07:38

    zaharberri - mintzaeguna

     

    Horra jarraian mintzaegunean izango dugun egitarauaren planoa:

  • Mintza Eguna 2008  

    2008-06-08 15:24

    berriak

    mintza eguna Aurtengo Berbalagun aroa amaitzeko daukagu, uda dator baina uda baino lehen egun handia daukagu: Mintza Eguna 2008. Aurten hurbil-hurbil gainera: Getxon, zapatu honetan gainera, ekainak 14. Hemen duzue programa:

    • 11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak, txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa.
    • 11:30etan Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
    • 12:30etan Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
    • 13:30etan Kalejira: Portu Zaharretik San Nikokas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
    • 14:30etan Bazkaria San Nikolas plazan
    • 16:00etan Sari banaketa
    • 16:30etan Erromeria Patxi Perezek gidatua

    Polita, e? Ba, zapatuan Mahatserritik elkarrekin joateko hitzordua ipini dugu. 10,15ean Karmelo kaleko metroaren igogailuan (Elizaren atzean, Euskaltelen dendaren ondoan...).

    Badaezpada, hemen behean daukazue mapa, galdu ez egiteko!


    com/upload">Upload a Document to Scribd
    Read this document on Scribd: Mintza eguna 2008

  • HIRU ARGAZKILARI: ESKERRIK ASKO!  

    2008-06-06 15:12

    mintzakide - mintzakide

        Blog honetan erabili ditugun hainbat argazki ez dira guk ateratakoak izan. Batzuk interneten lortutakoak izan dira, baina beste argazki  batzuk guretzat apropos ateratakoak izan dira eta haien baimenarekin argitaratu ditugu.
        Bilduma hau Ibon Mimentzarekin hasiko dugu, Mintzakide Mendi Taldeko argazkiez arduratzen den argazkilari eta Mintzakideko partaidea. Blog hau bere argazkiez josia dago eta alboko barran duzuen argazkien karratutxoa sakatuta beste hainbat aurkituko dituzue. Bi argazkiak Urtarrileko Saio Osagarrian ateratakoak Irulegi mendian.

        Ondoren Josu Santestebanek ateratako bat Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean burutu genuen aurkezpen ekitaldian.


        Eta bukatzeko Leo Espinosa argazkilariak ateratako beste batzuk. Hauek Berriozarko Udalarekin batera antolatutako Ezkaba Gotorlekua eta hilerria bisitatu genituenekoak. Leo Espinosak ateratako beste bi argazki ikus ditzakezue alboko barran dagoen argazki galerian sakatuta.



    Mila esker denei!

  • Euskaltegiko ekintza: Santa Barbaran ikasitakoak  

    2008-06-02 10:47

    zaharberri

    Maiatzaren 15ean, AEK-ko eta Udal Euskaltegiko irakasle eta ikasleekin, Santa Barbara parkera gerturatu ginen; oraingoan gainera, Epako ikasle talde bat ere hurbildu zitzaigun.

    Bertan, Fermin Lecetaren eskutik zuhaitzei buruzko azalpenak entzun genituen. Askorentzako kontu berri ugari. Interesgarria izan zen, garai ezberdinetan gizarte aldaketen eraginez, gure inguruneko zuhaitz motak ere nola aldatuz joan diren entzutea.

     

  • MINTZA EGUNA, EKAINAK 14an!!  

    2008-06-02 09:40

    berriketan

    Aurten Mintza Eguna Getxon ospatuko da. Egun hau mintzapraktika egitasmoak bat egiteko eguna izaten da.

    Aurtengo edizioa, hirugarrena, ekainaren 14an izangoda, Getxon (Bizkaian). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio hirugarren Mintza Egunak.

    Bertara joateko, bailaratik autobusa antolatu dugu. Arrasatetik aterako da, eta Bergara, Eibar eta Elgoibarren geldiuneak egingo ditu. Arrasatetik 9ak aldera aterako da, Bergaran 9:20 aldean hartu beharko da autobusa.

  • ZAHAR BERRI eta BERRIKETANEKOEN MENDI IRTEERA  

    2008-06-02 09:32

    berriketan

    Maiatzak 17an, mendi irteera egin genuen Zahar Berri eta Berriketanek antolatuta. Elosutik Irukurutzetara egin genuen mendi irteera. Arrasate eta Bergarako 11 lagun inguru batu ginen mendi buelta horretan. Mendi buelta ederra egin genuen, betiere, euskara hizketa lagun genuela. Irukurutzetatik buelta egin ostean, Elosuko elkartean hamarretako ederra egin genuen, galdutako indarrak berreskuratzeko. Bapo jan ondoren, 14:00ak aldera etxera bueltatu ginen.

     

                 

                      

  • LARREKO SARIA 2008  

    2008-06-02 07:19

    mintzakide - mintzakide

    Igandean, ekainak 8, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du Urbasako Kristinos leizera.
    Goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako parkinean. Informazio gehiago HEMEN.

    Ekainaren 5ean, ostegunean, Larreko Saria emango diote Xanti Begiristaini. Sari hau Euskalerria Irratiak banatzen du urtero.

    Ostegunean ere GU TA GUTARRAK taldea ikusteko aukera izanen dugu Mutiloagoitiko Kultur Etxean. Kontzertu honetaz gain beste hainbat jarduera antolatu dituzte Aranguren Haraneko Euskararen Astean. Emanaldi hau taldeak eskainiko duen azken aurrekoa izanen da.


    Honetaz gain gogoratu nahiko genizueke 2008ko Mintza Egunerako bazkari txartelak salgai daudela Iruñeko Karrikiri Elkartean, Mintzakideko egoitzan eta Tafallako Euskara Zerbitzuan.
  • MINTZA EGUNA 2008  

    2008-05-28 08:58

    mintzakide - tafalla

    MINTZA EGUNA:
    TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak
    antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.

    Aurtengo edizioa, hirugarrena, ekainaren 14an izango da, Getxon (Bizkaian). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio hirugarren Mintza Egunak.

    Egitaraua:

    11:00etan: Ongi etorria Portu Zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak, txalapartariak, suziriak eta hamaiketakoa.

    11:30ean: Ibilaldi gidatua

    13:30ean: Kalejira

    14:30ean: Bazkaria Santa Eugenia plazan (Erromo)

    16:00etan: Sari banaketa

    16:30ean: Erromeria Patxi Perezek gidatua.

    Bazkari txartelak non lortu?

    Karrikiri Elkartean (Xabier kalea 4, Iruñea)
    Mintzakide (Ribed parkea 1, Atarrabia)
    Tafallako Euskara Zerbitzuan (Nafarroa enparantza 5)

    Informazio gehiago 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbide elektronikoan.
  • Mintza eguna 2008  

    2008-05-22 07:35

    zaharberri - mintza

    Azken bi urteetako ekintzari jarraiki, aurten ere Topaguneko (euskara elkarteen federazioako)  mintzapraktika programaren barruan, mintza eguna antolatu da.

    Oraingoan ere larunbatez, ekainaren 14ean Getxon izango da ekitaldia.

     

    Zahar Berrik, bailarako beste egitasmoekin batera, autobusa antolatu dute bertara joateko.

     

    Arrasaten autobusak goizeko 9:00etan irtengo du eta Bergaran eta Eibarren geldiuneak izango ditu. Bueltarako ordua berriz, 19:00etan izango da.

     

    Festara egun pasa joateko izen eman beharra dago eta epea ekainaren 5ean, eguerdian bukatuko da. Izen emateak, AED-n 18€ ordainduta egingo dira. Diru kopuru hori Mintza eguneko bazkariaren kostua izango da.

     

    Informazio gehiago nahi izan ezkero deitu:

    943 77 12 28ra (AED) eta Ainhoagatik galdetu.

    Informazio gehiagorako, hona, mintzapraktika web orrirako sarrunea 

  • Aste Buruko ekintzak: Hiru Kurutzetara irteera  

    2008-05-19 10:42

    zaharberri - mendi

             Pasa den larunbatean, Hiru Kurutzera joan ginen Arrasateko Zahar Berri eta Bergarako Berriketaneko lagunak. Asko batu ez baginen ere, giro polita sortu zen eta, mendi bueltatxoa egin artean behintzat, ateri iraun zuen.

             Bueltan, Elosuko elkartean txorixo eta hirugiharra frijitu eta, gazta, ogia, ardoa eta sagardoa lagun, osteratxo ederra antolatu genuen! Bazkaritarako etxera bueltatzeko asmoz joan ginen arren, ordurako bueltatu bai, baina nahikoa janda! Guztia ere garbitu baikenuen!!

    Goiko argazkian, Hiru Kurutzeta tontorrean. Beheko argazkian berriz, Elosuko elkartean, bapo!

  • Astebukaerako Ekintza: mendi ibilaldia  

    2008-05-12 09:18

    zaharberri

    Hilaren 17an, larunbat goizez, Bergarako berriketanekoekin batera, mendi bueltatxoa egingo dugu. Bergarako Elosutik habiatuta, Hiru Kurutzetara izango den ibilaldia eta gero,  Elosuko elkartean, gazta, txorixoa eta hirugiharrak dastatzeko aukera ere izango da bertan!!

    Goizeko 8:45ean Arbolapetan elkartu eta kotxetan mugituko gara. Bazkaltzeko etxera etorriko gara.

    Partehartzeko deitu AED-ra..

    ANIMATU!!

                                            

  • Euskaltegiko Ekintzak: Santa Barbaran ibilaldi gidatua  

    2008-05-12 08:45

    zaharberri

    Datorren maiatzak 15ean, ohikoa den bezala ostegunez, hileroko euskaltegiko ekintza izango da. Oraingoan Santa Barbara parkean izango dugu hitzordua. Bertan, aditu baten laguntzaz, parkeko landaretzari buruzkoak entzun eta ikasteko aukera paregabea izango dugu!

    Goizeko ekitaldia, 10:00 eta arratsaldez 6:00tan, Zarugalde aldera dauden txintxonetan elkartuta. Ez huts egin!

     

  • "Iruditik hitzera", hitzaldi bilgunea  

    2008-05-09 11:22

    zaharberri

    Pasa den asteazkenean, arratsaldeko 6:00etan, Kurlturateko Jokin Zaitegi aretoan Gurasolagun proiektuari hasiera aman asmoz, Iruditik Hitzera lemapean, hitzaldi bilgunea antolatu genuen. Bertan Yolanda Arrieta idazle eta literatura animatzailea izan genuen hizlari.

    Ez ginen bost pertsona besterik elkartu baina, egia esan, oso interesgarria izan zen. Irudimena lantzeko hainbat trikimailu ikasi eta literaturan murgiltzeko gogoa berpiztu zigun Yolandak.

  • GAZTA EGITEN, GABIRIN!!  

    2008-04-07 10:13

    berriketan - gazta

    Apirilak 5 eta 12an Gabirin izan ginen, Baztarrika baserrian, Zaharberri eta Berriketanekoak, gazta nola egiten zen ikusten. Hamaika pertsona joan ginen lehenengo zapatuan eta bigarrenean 6 pertsona, zein baino zein gaztazaleago!! Gazta nola egiten zen erakusteaz gain, jan eta edan ere egin genuen. Eta talde osoarentzako gazta eder bat oparitu ziguten gainera!

    Oso gustura egon ginen, orain gu hasi behar gazta egiten!!

                        

                         

                        

     

     

  • MAHAINGURUA ARANZADI IKASTOLAN  

    2008-04-01 17:25

    berriketan

    Joan den Martxoak 11an mahainguru bat eman genuen Aranzadi Ikastolan. Helburua bertako gurasoei berriketanen inguruko azalpen txiki bat ematea izan zen. Eta bide batez, animatuz gero, parte hartzera bultzatzea.

    Mahainguru honetan berriketaneko partaide asko izan ziren beraien esperientzia kontatzen. Amaitu ondoren luntx eder bat izan genuen, bapo bapo!!

    Mila esker guztioi!!

                           

                            

  • Helbidea aldatu dugu  

    2008-03-13 17:43

    berbalea

    Helbidea aldatu dugu. Hemendik aurrera, Lea-Artibaiko Berbalagunen berri izateko, klikatu hemen
     www.lea-artibaikoberbalagunak.blogspot.com
  • GAZTAGINTZA!!!!  

    2008-03-13 11:37

    berriketan

    Apirilak 5 eta 12an Berriketanekoak Gaztagintza egitera joango ga Legazpira. Talde mugatuak dira eta jende asko apuntatu denez, bi asteburutan egitea pentsatu dugu; horrela denok izango dugu joateko aukera!!!

    ANIMATU!!!!!!!

  • Makilaje ikastaroa  

    2008-03-10 19:16

    Argazkiak

    http://www.asapala.org/mahatsorriak/blogs/admin/b2edit.php?blog=847

    Sagardotegiaren ajearen ostean zer hoberik aurpegia ondo garbitzea baino? Makilaje ikastaroan.

    A ze freskura krematxoa aurpegian! Eta zelako guapak gero!
    Makilaje ikastaroa

    Argazki gehiago hemen.

    Animatu zaitezte!

    Nahi dugunean ikastaro gehiago antolatu ahal ditugu euskaraz In Faradis dendan.

  • Euskararen asteko pregoia  

    2008-03-09 21:55

    berriak

    Ostiralean hasi zen auzoko Euskararen Astea. Astebetez hainbat jarduera edukiko ditugu euskaraz eta euskaldunontzat. Aste, jai eta behar den moduko zeremonia guztiak bezala, pregoiarekin eman zitzaion hasiera. Eta pregoia aurten Mahatserriko Berbalagunaren izenean Anderrek irakurri zuen. Hemen daukazue:

    Ana santutxutarra da, urte batzuk daramatza euskara ikasi nahian. Arratsaldez lan egiten duenez, euskaltegira goizez joaten da. Ostegunetan, beste egunetan ez bezala, 12etan, etxera barik lagun batzuekin gelditzen da. Ez dira txikitako lagunak, ezta eskolan ezagututakoak ere. Berbalagunak dira. Giro jatorrean eta lotsa barik euskara praktikatzeko lagunak.

    Denok gauza bat dute amankomunean, euskara ikasi dute edo ikasten ari dira, baina leku gutxi dituzte erabiltzeko. Horregatik, honelako errepublika euskaldun txikiak sortu dituzte Mahatserrian. Bertan, euskara da nagusi bakarra.

    Ana eta bere berbalagunen euskararen errepublika txikiak taberna batean du bizitokia. Berarekin batera kide hauek egoten dira: Olga, Nagore txikia, Loli, Yoli, Arantxa eta gaur, lanean goizeko txanda egokitu zaionez, etorri ez den Lourdes. Asko dira, bai, baina denek dute hitz egiteko aukera.

    Dena dela, oraindik badago aipatu ez dugun beste berbalagun bat: Nagore. Amaierarako utzi dugu ze, errepublika txiki honetan denok balio bera duten arren Nagorek paper ezberdina jokatzen baitu. Hark txikitatik egiten du euskara, eta besteontzao eredua da (euskarari dagokionez). Hala ere, horrek ez du esan gura berari begira daudela une oro ea zer esaten duen, ezta pentsatu ere. Gainera Ana eta lagunak zein berbati diren kontuan izanda azken boladan esateko gutxi uzten diote. Pentsa, Nagore ez etorrita ere berdin-berdin batzen dira Ana eta.

    Ana bezala beste 150 pertsona gaude auzoan euskara modu boluntarioan praktikan jartzen euskararen errepublika txikietan. Eurentzako urteko aste guztiak dira Euskararen asteak. Besteontzat horrela izango al da!

    Hau esanda hasi zen hamar eguneko astea. Eta pregoiaren ostean Pantxoa eta Peiorekin joan ginen kantu kantari auzoan zehar.


  • Sagardotegia 2008  

    2008-03-08 22:05

    Argazkiak

    Berandu, baina hemen dauzkazue aurtengo irteerako argazkiak.

    Created with Admarket's flickrSLiDR.


    Created with Admarket's flickrSLiDR.

  • SAGARDOTEGIAN, GIRO EZIN HOBEAN!!!!  

    2008-02-19 18:43

    berriketan

    Pasa den Otsailaren 15an joan ginen Añota (Azpeiti) sagardotegira, jende mordoa elkartu ginen, Arrasatetik Udal Euskaltegia, AEK eta Zaharberri; eta Bergaratik Udal Euskaltegia eta Berriketan. 80 pertsona izatera iristeko ez zitzaigun asko falta izan!!

    Giroa ederra eduki genuen, TXOOOOOTX dezente egin ostean dantza eta kantuan hasteko beta izan genuen. Trikitilariak bertan izan genituen giroa alaitzen!!

    Jarraian bertan egon zen giroa islatzen duten argazki batzuk:

     

            

     

             

     

     

     

     

  • Jo ta jan: Taloa!!  

    2008-01-29 20:50

    berriak

    Azkenengoan atzeratu behar izan genuen eta abenduaren 20an taloa jan barik geratu ginen. Batek batek errazio doblea jan ei zuen Santotomasetan errebantxa modura.
    Baina batean ez bada hurrrengoa egongo da, eta oraingoan egon zen ba! Urtarrilaren 23an hartu genuen errebantxa.
    Taloa egin eta jan. Irakasle-teknikari-espezialista abila izan genuen gidari:


    Baten batek taloa eskuetan baina baten burua gogoan:


    Hemen dauzkazue argazkiak:

    www.flickr.com

    mahatsorria Berbalaguna taloa 080123 photoset mahatsorria Berbalaguna taloa 080123 photoset

  • BERRIKETANEKOEN AFARIA  

    2008-01-24 10:37

    berriketan

    AFARI GOXO GOXUA

    Urteari hasiera emateko Berriketan  egitasmokoak afaria egin dugu asteburu honetan, urtarrilak18an. Euskaldun zahar eta euskaldun berrien topagune bilakatu zen Oxirondo elkartea. Bertan 25 bat pertsona elkartu ginen eta oso giro polita egon zen.

    Afarian teknikari berria ere ezagutu genuen, izan ere, orain arte Berriketan proiektua eraman duen lander Juaristik utzi egin du, eta Irune Igartuak hartu du Landerren lekua. Ostiraleko afaria aprobetxatu genuen Lander agurtu eta Irune ezagutzeko.

    Hurrengo irteera sagardotegira izango da otsailaren 15an, Azpeitiko Añota sagardotegira joango gara. ANIMATU!!!!

  • I. HITZA EGUNA  

    2007-06-21 21:10

    KORRIKA 15. HELDU!!!

    AULESTIA, EKAINAK 17

     

     

    Oso egun berezia ospatu zen gure eskualdean ekainaren 17an. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren eguna. Eskualde eta Mutrikuko euskarazko egunkaria, hemen gertatzen denaren berri ematen diguna, arlo guztietan: politika, ekonomia, kultura, kirola, gizartea, udalen informazioa... Elkarren berri izatea ahalbidetzen diguna, herritarron nahi eta iritziei lekua ematen diguna, kohesioa ematen diguna... Eta hau guztiau EUSKARAZ. Ez da egunkari soil bat, herritar askok gurea balitz bezala ikusten baitugu. Euskaraz irakurtzeko ohitura ez daukanak ere, HITZA irakurtzen du. Harpidedunak ez direnek ere irakurtzen dute!

     

    Horregatik herritar guztiok parte hartu zuten HITZA egunean, elkarlanean. Ekitaldiak antolatzen, txosnetan lan egiten, bazkari herrikoi erraldoia prestatzen, herria atontzen... Dena helburu batekin: HITZAri laguntzea.

     

    Berbalagunekoak ere han izan ginen; jarraian ikus daiteke zelan pasatu genuen. Ez dago gehiagorik esateko: hitz gutxiago beraz, eta HITZA gehiago!

     

     

  • KORRIKA 15 LEA ARTIBAIN  

    2007-05-22 07:59

    berbalea

     

    Korrika 15 gure eskualdetik pasatu zen martxoaren 25ean, igande baten. Nahiz eta hotza eta euria egin, milaka lea-artibaitarrak errepideetara atera ziren, korrika eginez euskarari bultzada emateko. Hala ibili ziren aldapatik gora eta behera, Ondarroan lehendabizi, gero Markina-Xemein; Aulestirako bidean, Santa Eufemia mendatea zeharkatuz; Gizaburuaga, Amoroto, eta azkenean Lekeitiotik agurtu zuen Korrikak Lea- Artibai eskualdea.

    Berbalagunak ere han egon ziren, eta lekukoa hartzeko aukera ere izan zuten: Ondarroan eta Markinan, euskaldun zahar zein berriek Korrikari ekin zioten, egunero euskarari ekiten dioten modura: ilusioz eta gogoz, hemengo zein urrunetik etorritako euskaldunak. Amurizatarren mezuak esan zuen bezala, EUSKALDUNAK GARA, EZ EUSKAL HERRIAN BIZI GARELAKO, EUSKARAZ BIZI GARELAKO BAIZIK.

    Euskara bizi da, biziko da, eta hemen agertzen dira euskarak bizirauteko lan gogorra egiten ari direnak. Animo! Korrika bi urtean behin pasatzen bada ere, egunero HELDU behar diogu euskarari.

    Ndiomba testigua hartu baino lehen  

    alassane korrika itxaroten

    Markina-Xemeinen, Korrika heldu baino lehen, barre batzuk botatzen.

    korrikako petoa

     Zertan ibiliko dira hain kontzentratuta?

    errepasua egiten

    Aaaaaaa...! Ariketei errepasoa ematen ari dira! ????Tongue out

    denok itxoten

    Denok familiako erretraturako wapo wapo ipinita.

    denok itxoten

    Eta batekin nahiko ez balitz, hemen beste bat.

    testigua hartzen markinan

    HELDU lekukoari eta euskarazko ariketei!!!

    testigua hartzen markinan 1 bagoaz!

    Bagoaz Markinan zehar, noraino helduko ote gara?

     

  • Euskara erabileraren emaitzak  

    2007-03-06 10:33

    berbalea

    Soziolinguistika Klusterrak 2006ko urrian burutu zuen euskararen erabileraren neurketa. Aurreko neurketa 2001ekoa da. 2007ko Otsailaren 22an egin zen aurkezpena, Kultur Etxeko Azkue aretoan. Hemen jasotako datu esanguratsuenak agertuko dira soilik. Edozein galdera edo kezka baldin badaukazue, ipini zaitezte gurekin harremanetan. Udaletxean ere neurketaren emaitzak jaso ditzakezue.

    Neurketa honetan jasotakoaren arabera, Lekeition euskararen kale erabilera %63,6 da (kalean neurtu diren 100 elkarrizketetatik, 64 euskaraz izan dira eta gainerakoak